Finlandiatik Sakanara

Finlandiako hiru irakasle etorri zaizkigu behaketa lanak egitera Erasmus+ ekimenaren barruan

Finlandiako Pyhäjoki herriko eskola txiki bateko hiru ordezkari izan ditugu gaurkoan Lakuntzako Herri Eskolan.

Goizean zehar, zuzendaritzarekin bildu eta geletara sartu dira guk lana nola egiten dugun ikustera eta ideak hartzera. Arratsaldean Sakana ezagutzen gelditu dira. Oso pozik zeudela adierazi digute eta ideia batzuk hartu dituztela haien jarduna hobetzeko.

Horrelako elkarketak oso aberasgarriak dira denondako!