Formakuntzaren helburua irakurketa-idazketa eskuratzeko prozesuaren inguruko ezagutza eta tresnak eskaintzea da, ikastetxeetako praktika pedagogikoa aberasteko eta hobetzeko.
Prestakuntza Raúl Gutiérrez Fresnedak ematen du. Gutiérrez Fresneda Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikopedagogian lizentziaduna etaLehen Hezkuntzako irakaslea da eta Ikaskuntza Zailtasunetan eta Esku-hartze Psikopedagogikoan masterra du. Gaur egun, Alacanteko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da, eta esperientzia zabala du Haur eta Lehen Hezkuntzan, baita irakasleen prestakuntzan eta dibulgazioan ere.
Formakuntza Altsasuko Lanbide Heziketako Institutuko areto nagusian egiten ari dira eta iraila eta urtarrila bitartean burutuko dira saio presentzialak.
Sakanako Herri Eskoletatik bereziki azpimarratu nahi da sareko 9 ikastetxeek parte hartu izana, elkarlanerako eta hobekuntza partekaturako duten konpromisoa erakutsiz. Izan ere, etengabeko prestakuntza eta hobekuntza profesionala funtsezkoak dira eskola publikoaren kalitatea bermatzeko.
Era berean, irakurketa-idazketa prozesuaren inguruko prestakuntzak garrantzi berezia du, ikasleen hezkuntza-ibilbidean funtsezkoak diren gaitasunak baitira. Prestakuntza honen bidez, irakasleek ezagutza eta estrategia berriak eskuratzeaz gain, beren praktika pedagogikoak berritzeko eta hobetzeko konpromisoa berretsi dute, ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.