LehenaSakanak 5 urte daramatza krisian murgildurik. Eskualdearentzat une latzak izan ziren: Ufesa, Dinescon, Recindsa, Hisphording Ispania, Gamesa, Arfe, Inasa... enpresen itxierak. 2.000 enplegu inguru suntsitu zituzten. Eskualdeak beherakada izugarria jasan zuen. Gure inguruan egoera gogorrak genituen: familia asko inolako diru iturririk gabe. Asko, lanpostu duin baten alde gogor borrokatzen ari ziren. Sakandarron animoa beherantz zihoan, inguru negatibo batean bizi ginen eta ez genuen etorkizunik ikusten.OrainaAzken 2 urte hauetan, Sakandarron jarrera aldatu da. Nahikoa? EZ, baina badirudi tunel bukaeran argi txikitxo bat ikusten dugula. Sakanako Krisi Mahatik hasita, Sakanako Garapen Agentziaren sorrera, gu geu Sakantzen Sarea, Sakanako Behatoki Sozio-Ekonomikoa eta honekin eskualdeko Plan Estrategikoa, Langabetuentzako prestakuntza programa eta abar. Aurreko astean, Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketa bat izan genuen. Bertan, Bizkaiko Arratia bailara eta Sakanaren adierazpenak entzun ahal izan ziren. Sakanak badu irtenbidea, argi eduki. Irtenbide hori gu geu gara, Sakandarrak. GeroaSakandarrok asko balio dugu. Euskal Herritar guztiek momenturen batean Sakanaren berri eduki dute. Baina gauza asko ditugu aldatzeko. Eskualde txiki bat gara, potentzialtasun handiarekin. Aukera berriak aztertu behar ditugu. Dagoeneko eskutan ditugun indarguneak indartu behar ditugu. Eta ahuleziak eta mehatxuak positiboki begiratu eta ondo aprobetxatzen jakin beharra daukagu. Sakanak badu etorkizuna, baina gure eskutan dago, bakoitzaren eskuetan, eta zertan lagundu dezakezu? Batetik, www.sakanagaratzen.com zintzilikatuta dauden Plan Estrategikoaren materialak irakurri eta ekarpenak eginez. Bestetik, Sakantzen Sarean edota antolatzen dituen ekimenetan parte hartuz. Azkenik, buruan izan ditzakezun ideia edo proiektuez sakantzensarea@gmail.com emailera idatziz. Eta mesedez, saiatu gaitezen mundu hau, Sakanako leiho txiki honetatik positiboki begiratzen. NEGATIBISMOAK suntsitu nahi gaitu, baina ez gaitezen utzi. Sakanak LEHENA izan, ORAINA du eta GEROA duelako.