Sakanak industria eta zerbitzuetan bizi izan duen beherakada nabarmena izan da, Euskal Herrian bizitzen ari garen krisi ekonomikoaren isla izanik.
Hala ere, Sakantzen Saretik haratago joan nahi dugu eta egoera larri hau, krisi kultural edo baloreen krisi bat dela ere esateaz ausartzen gara. Beraz, geure buruei askotan galdetzen diegun galdera pare baten inguruan pentsatzen jartzea eskatzen dizuegu: Zer da kultura? Zein dira nire baloreak?
Hausnarketa bat egin ostean, gaur egungo tresna edota erreminta berritzaileak, kasu honetan Internet-ek, zer dioen aztertzen hasi gara. Bertan txosten interesgarri bat aurkitu dugu eta Plog eta Bates (1980): Cultural Anthropology, Alfred A. Knopf dioenaren inguruan erraparatu gara. Hauen esanetan, Kultura, “sinismen, balio, ohitura eta jokabideen sistema bat da, gizarteak erabili zein konpartitzen duena eta beraien arteko elkarrizketetan erabiltzen dena, belaunaldiz-belaunaldi ikaskuntzaren bidez transmititua.”
Kultura azken finean, pertsonek bere gizartearen baloreak eskuratzen dituzten prozesua da. Prozesu honetan erreparatu ezkero, azken hamarkadetako generazio aldaketetan balore aldaketa izugarriak gertatu dira. Mundua aldatzen doan einean, batzuk beharrezkoak izan dira, baina beste batzuk aldiz, gizarte baloreen garapenerako atzera pausoa izan dira.
Bizitzeko, lan egiteko edota ikasteko ohitura eta jokabideak asko aldatu ditugu, batzutan onerako eta beste batzutan txarrerako. Ikuspuntu honekin, gure ikuspegi kritikoa plazarazi nahi dizuegu eta gure apustua hurrengo hilabeteetarako, balore hauek aldatzen hasteko, belaunaldi ezberdinen arteko elkarguneak antolatzea izango da, belaunaldiz-belaunaldi ikaskuntza, ezagutza eta esperientziak konpartitzeko eta Sakandarron baloreak eraikitzen jarraitzeko.
Gaur atzo baino hobe, bihar gaur baino hobeto!