Ekintzailetasuna enpresa bat sortzea baino gehiago da. Bizitzeko era bat da. Arazo edota erronka berrien aurrean proposatzen duzun konponbidea ere bada. Izaeraren parte da.
Gaurko honetan, berriz, ekintzailetasun sozialarekin gatoz. Aurretik aipatutako hau, mugimendu bat da aldaketa eta hobekuntza soziala aurkitzen duena. Beste modu batera esanda, hezkuntzan iraultza bat dakar eta horrek kulturalki aldaketa sakona eragiten du.
Ekintzailetasun sozialaren protagonista nagusia berriz, ekintzaile soziala da. Bere eginbehar nagusia bere inguruko arazo eta beharrei soluzio bat aurkitzea da, betiere, modu errentagarri eta iraunkorrean. Biek iniziatiba eta ekimen enpresarial berriak sortzen lan egiten dute. Baina ekintzaile eta ekintzaile sozial baten artean diferentzia bat besterik ez dago; ekintzaile sozialak, ekimen hauek martxan jartzerako orduan, bere inguruak dituen arazo edota beharretan erreparatzen da. Bere lehentasun nagusia, inguruan efektu positibo bat sortzea baita.
Ekintzailetza sozialaren ikuspuntua aldatzen ari da. Ekintzaile sozialak proiektuak garatzen joaten diren heinean, proiektu horiei etorkizuna ahalbideratuko dien errentagarritasun ekonomikoa aurkitu behar zaie.
Gure kasuan, sortzen ditugun iniziatiba eta ekimen enpresarial guztiek eskualdean efektu positibo izan dezaten saiatzen gara. Honek eskualdearen etorkizuna ahalbideratzen lagunduko baitigu.
Azkenik eta ekintzailetasun soziala bultzatzeko sariekin jarraituz, Nafarroako Bikaintasun Sarien barruan, Noticias de Navarra-k, Bikaintasunerako Herritar Saria eman nahi du. Sakantzen Sarea eta Sakanako prozesua 4 aukeratuen artean kokatzen da Jon Etxeberria Ijurra ekintzaileaz ordezkaturik. Azaroaren 23-ra bitartean bozkatzeko aukera egonen da eta inoiz baino gehiago, Sakanak zure botoa behar du.
Egin KLIK Sakanari! Guztion artean lortuko dugu.