Azkar iritsi nahi baduzu bakarrik joan zaitez. Urrutira iritsi nahi baduzu aldiz, taldean joan zaitez

Erabiltzailearen aurpegia Sakantzen Sarea 2015ko urr. 23a, 08:00

Azken urte hauetan hainbat eta hainbat enpresetan antolaketa eredua guztiz birmoldatu da. Garai berri hauetan enpresen antolaketa aldatu egin da. Gehienetan beste biderik ez dagoelako. Mundua aldatzen den heinean, enpresak ere aldatu egiten dira eta horren adibide nagusia Google enpresa amerikarra da.

Maiatzean Laszlo Bockek “La Nueva Formula de Trabajo” liburua publikatu zuen, eta bertan, Googlelek pertsonak nola kudeatzen dituen aipatzen da. Laszlok argi uzten digu enpresa baten baliabide garrantzitsuena berau osatzen duten pertsonak dela. Enpresako langileen antolamendua 3 taldetan banatzen dute bertan: %20a talentu askoko pertsonak dira, %70 balorazio altukoak eta %10 hobetu behar duten pertsonak.

Google eredu horizontala duen enpresa da eta bere planteamenduak ikuspegi zabala du. Eredu honekin langileen errendimendua eta efizientzia handitzen doa taldearen errendimendu eta efizientzia handitzen doan heinean. Langileak beraien lider eta zuzendarien konfiantza dute eta hauek Google markaren enbaxadore bihurtzen dira, beraien familia eta gizartean efektu progresibo bat sortuz.

Google eredua talde lanean oinarritzen da. Langile bakoitza bakarra da eta bakoitzak taldeari ematen dizkion ezagutza eta esperientziak oso garrantzitsuak dira. Horrela sortzen baitituzte jakintza anitzeko talde eta enpresak.

Taldean lan egiteko aspektu garrantzitsuak aipatzen dizkigu Laszlok:

•    Zure taldea ezagutu. Pertsona bakoitza ezberdina da.
•    “Ni”-tik “Gu”-ra.
•    Eskerrak ematea doakoa da.
•    Feedbacka eman.
•    Lider gisa dituzun hutsuneak onartu eta zuzentzen saiatu.
•    Enpresa kideak erabakien parte sentitu behar dira.
•    Taldean Komunikazioa, komunikazioa eta komunikazioa behar da.
•    Gauzak egitearen “zergatia” azaldu ezazu.
•    Taldekideekin harreman informalak mantendu itzazu.