Unea da!

Erabiltzailearen aurpegia Sakantzen Sarea 2017ko urt. 13a, 08:07

kolaboratzaileak

Azken urteetako enplegu egoeraren hobekuntza nabaria izan da, bai Nafarroan, baita Sakanan ere. 2016ko urtarrila hasierako datua 1.252 langabeturena zen. 2016ko iraila amaieran, aldiz, 1.130. Eta azken datuen arabera, azaroa hasieran Guaixek publiko egin zituen datuak kontutan hartuz gero, Sakanan 1.029 langabetu genituen.  Hauetariko enplegu asko Sakana bertako enpresek sortu dituzte.

Garai hauetan, kanpoko enpresa eta inbertsioa etortzea zaila da, ezjakintasuneko garaiak baitira. Argi dugu! Hala ere, saiatu egin behar da, mentalitate proaktibo eta irekia izanez, eta horretan bai garapenean diharduten eragileen eta udaletxeen ekintza eta akzioetan sinistuz.

Prozesu konplexua denez, Sakanako enpresarien ordua ere bada. Sakanako egoerari eta baita beraien enpresei mesede egingo dien prozesua da. Mentalitate proaktibo eta ireki batez, dituzten mugei aurre egin eta dituzten gaitasunak hobetzeko beste enpresa batzuekin elkarlana sustatzea ezinbestekoa da.

Elkarlana kanporantz eta elkarlana barrurantz, giza baliabideen kudeaketa inklusibo eta parte-hartzaileak sustatu behar diraz. Sakanako Garapen Agentziak hainbat saiakera eta egitasmo martxan jarri ditu elkarlan hori bultzatzeko:, enpresen elkarlanaren onurak ezagutarazteko jardunaldi praktikoak antolatuz, baieta kanpoan saltzeko edota berrikuntza prozesuak sustatzeko elkarlanerako sareak eskaini dituz.

Sakanakodarron, emakumeen eta gizonen, baieta bertako enpresen potentzialtasunak eta grina indartzeko ordua da. Beste batzuetan erakutsi izan dugun moduan, gure buruari erronkak ezarri behar dizkiogu eta izan ditzazkegun aurreiritziak, gaizki ulertuak eta mesfidantzak alboratu behar ditugu. Enplegua sortuko duten eta bertako enpresak sendotuko dituzten proiektuak diseinatu eta aurrera atera behar ditugu. Badaude ekimen interesgarriak ildo horretan, baina gehiago egin dezakegu. Erakutsi dezagun zertarako gai garen, zertarako zen Sakana.

Sakana bakarra da, gu gara Sakana.

Aurrera, beti aurrera.