Bi urtean behin egiten dugun bezala, TOKIKOMek TOKIKOM Jardunaldiak egingo ditu urriaren 22an, EiTB taldearekin elkarlanean. Edizio honetan MoJo edo kazetaritza mugikorra eta publizitatearen alorreko erronka tekniko eta legalak izango ditugu hizpide. Kazetaritzaren alde mugikorra azpimarratu nahi izan dugu aurtengo edizioan: alde batetik gailu mugikorrek informazioaren ekoizpen nahiz kontsumo aldetik eragiten duten aldaketagatik, eta bestetik publizitatean sortzen ari diren joera eta marko juridiko berrien erronketara egokitzeak dakarkigun jarrera dinamikoagatik. Eta hain justu, dinamikotasunaren isla da aurtengoan, jardunaldietan egongo diren ponentzietan jasotako ezagutzan sakontzeko eta osatzeko antolatuko diren MoJo (Mobile Journalism) tailerretan parte hartzeko egongo den aukera. Mugikorra eta kazetaritzaren etorkizuna
The post Kazetaritza mugikorraren aukerak eta erronkak aztergai urriaren 22an, TOKIKOM Jardunaldietan appeared first on TOKIKOM.