URDIAINGO IKASLEAK ROBOTIKA LEHIAKETA BATEAN PARTE


Proiektua hasteko natura hondamendi bat zer zen irakurri eta bakoitzak natura hondamendi baten testu bat egin genuen. Hurrengo egunean bakoitzak bere lana besteen aurrean irakurri genituen eta uholdeetan zentratu ginen, hemen gertu asko gertatzen direlako. Arazoa identifikatzeko Urdiaingo errotara joan ginen, han zein arazo zuten azaltzeko. Beste egun batean errotara bueltatu ginen, aurretik gelan prestatutako galdera batzuei erantzun ziguten.
Gero udaletxera joan ginen errotako informazioaren bila. Han liburu bat eman ziguten “Nafarroako toponimia eta mapagintza” izenekoa. Egun berdinean Urdiaingo eraikitzaile bati, David Lizarragari, etxe bat erreka ondoan nola eraiki ahal den galdetu genion: etxea erreka baino altuago egon behar dela esan zigun baina beherago badago tuboak etxearen inguruan jarri behar dira eta putzu bat ere bai. Putzuan bonba elektriko batek ura errekara bueltatzen duena.


Egun batzuk beranduago bi aitona gure gelara etorri ziren, Miguel eta Julian, eta Urdiain eta errotari buruzko galdera batzuk egin genizkien.


Ondoren Josemiguel Moreno etorri zen. Bera Nafar Erreskate Txakur Taldekoa zen eta natura hondamendi batean zer gertatzen den erakutsi zigun. Bukatzeko suhiltzaileengana joan ginen eta han ere natur hondamendi batean nola erreakzionatzen zuten erakutsi ziguten, baita Urdiaingo zein tokitan uholdeak egon ahal diren erakutsi ziguten. Horretaz gain rokodromoan eskalatu, mangerarekin ibili, beraien arropak probatu eta kamioiean ibili ginen. Azkenik, 112 Nafar Larrialdi Agentziarekin hitz egin genuen.
Guzti hori jakinda Urdiaingo errotako uholdeentzako soluzio batzuk asmatu genituen eta bi taldetan  banatuta bakoitzak aurkezpen bat prestatu genuen Otsailaren 2an Baluarten epai mahai baten aurrean gure proiektu zientifikoa aurkezteko.


Lan hori guztia egiten genuen bitartean ostiral arratsaldetan eta larunbatetan robotika ikastaroa egin genuen, Iñigo Etxeberriarekin. Han lego piezekin robotak eraiki genituen eta misio desberdinak egiteko programatzen ikasi genuen.

2014ko otsailaren 2an Baluartera joan ginen, bi talde eginez: Mechanical robots eta Electrical robots. Baluartera goizeko 8tan iritsi ginen eta lehenengo txandan misio guztiak gaizki atera zitzaizkigun oso urduri geundelako. Ondoren, gela batera joan ginen eta epaimahaiaren aurrean proiektu zientifikoak azaldu genituen. Beraiek galdera  batzuk egin zizkiguten.


Bigarren eta hirugarren txandan ez geunden hain urduri eta misioak hobeto atera zitzaizkigun eta lasaiago geratu ginen. Ordubatetan kopak eta dominak banatu zituzten, domina bat bakoitzarentzat eta kopa bat irabazi genuen!! Programazio hoberenari!! Ordubitan bukatu zen ekitaldia.  

Oso ongi pasatu genuen eta oso dibertigarria izan zen!!! kopa irabazi genunean oso pozik jarri ginen espero ez genuelako.