“CANCIONES DE CERCA”. PABLO CARBONELL     Pablo C

Erabiltzailearen aurpegia Virginia Alonso 2014ko mar. 18a, 11:01

“CANCIONES DE CERCA”. PABLO CARBONELL     Pablo Carbonellek ikuskizun kutuna emanen digu, kontzertu formatuan kutsu surrealista duena. Bere azken diskoa aurkeztuko du: 'Canciones de cerca'. Cadizeko artista ospetsu eta polifazetikoak soinuaren alorreko profesional askoren laguntza izan du lan horretan: Los Delincuentes, Raimundo Amador, Pepe Bao, 'Lichis'...   Emanaldi berezia da, eta musika, zorroztasuna eta gatz handia nahasten ditu. Carbonellek 'La Gangrenosa', bere gitarra, lagun bakarra duelarik askoz ere hurbilagoa, gogoetazalea eta intimoa agertzen zaigu. Hala ere, satira eta kritika soziala ez ditu ahaztu, bi osagai hauek Toreros Muertos taldean aritu zenetik ondo-ondoan izan baititu.