“Auzokoak” antzezle bat eta dantzari batentzako ikuskizuna da. Battit eta Luzia bi auzokide “arrunt” dira. Haien arteko harremanak baketsuak izan litezke, bakoitzaren ohiturek eta burrukaldi ttipiek bestea serioski nardatuko ez balute. Tentsioa emendatzen joanen da, giroa gero eta okerrago… Baina horra non ustekabeko gertakari batek elkar laguntzera behartuko dituen.Dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra honek Claude Boujon-ek idatzi “La Brouille” liburua ibroki hartu du inspirazio iturburutzat. Honen tratamendua, pixka bat aldaratua, trufa eta umorez josia da.