Itsusiagoa dago udaletxeko lorategia gaur eguerdiaz geroztik. Itsusiago Altsasuko herria ere bai. Etxajua botatzeko 2 egun falta dira eta jo eta fuego ari dira udaletxe aurreko lorategiko zuhaitzak kimatzen. Azkeneko urteotan ohitura izan da kimaketa handia egitea festen bezperan baina gaurkoa gehiegi izan da: lorategiaren erdigunean kokatuta zegoen 50 cm lodiera baino handiagoko […]