Meritu handirik gabe 3 puntu poltsikora lakuntzarrek

Guaixe 2007ko abenduaren 17a

Asteburukoak lakuntzako Lagun Arteak 3 puntu poltsikoratu zituen, markagailua 3-2koarekin amaitu zen. Hala ere, talde biek ez zuten inongo meritu berezirik egin garaipenarekin egiteko. Joseba Bakaikuaren azken momentuko golak eman zien garaipena lakuntzarrei. Igandekoari aurre egin baino lehen, lakuntzarrak 5.ak dira sailkapenean 25 punturekin eta Lagunak liderra da 31rekin. Hurrengo jardunaldian hain zuzen, Lagun Artea Cantolagua talderekin arituko da jokoan. Azken horiek, 3.ak dira Lagun Artea bezala 25 punturekin ere bai.