Lakuntzarrek galdu

Guaixe 2007ko abenduaren 27a

Lagun Arteak denboraldiko 15. jardunaldia galdu egin zuen. Cantolaguarekin neurtu zen eta 3-1 galdu zuten lakuntzarrek etxetik kanpo. Ligako lehen itzuliko azken partida zen hura eta Lagun Arteak Zangotzan ez zuen punturik eskuratu. Talde biek sailkapeneko lehen postuengatik lehiatu ziren eta neurketa polita eragin zuen horrek. Lagun Arteak ilbeltzaren 6an ekingo dio berriz denboraldiari. 2. itzulia 25 punturekin, sailkapenean 6.a izanik, hasiko du. Ordukoan San Jorgerekin neurtuko da, taulan 12. denarekin. Taldeko liderra preferente mailan Lagunak taldea da 34 puntu erdietsi eta gero.