Piper-opilak gora eta behera

Guaixe 2008ko urtarrilaren 18a

Astearte arratsaldean, Lakuntzako Pertza elkarteak piper-opil ikastaroa hartu zuen. Gozo horiek egiten ikasteko interesa 30 bat pertsonak azaldu zuten eta guztiak ere Rosita Andueza eta Kontxi Arbizu ama-alaben esanetara jarri ziren. Biak ere eskarmentu handiko irakasleak dira, hainbatetan piper-opil txapelketa irabazi baitute. Anis zaporeko goxoak egiten ikasten zuten bitartean, hainbat kuxkuxero hurbildu zitzaizkien. Jai batzordeak antolatutako jarduera hori lotuta dago gaur jokatuko den IX. piper-opil lehiaketarekin. Lehiatu nahi duenak 3 piper-opil aurkeztu beharko ditu udaletxean. Lehiaketa 19:00etan hasiko da. Irabazleak Tximonena jatetxean bi pertsonarendako afaria izanen da. ErrezetaOrea egiteko beharrezkoa: dozena bat arrautza (haietako seiri zuringoa kendu), kilo bat azukre, nahi diren piperrak (anis hautsa xigortua, kanela hautsa, anis pattar txorrotada...). Guztia nahasi ondoren oreari, pixkanaka-pixkanaka, kilo bat irin gehituko zaio. Ondoren batzuk opilak egiten hasten dira. Beste batzuek, ordea, orea lauzpabost orduz loditzen uzten dute gero hura lantzeko. Kopuru horiekin dozena bat piper-opil eginen ditugu. Ore puskak zapaldu. Zilarrezko paper zati batean irin pixka bat jarri eta orea gainean. Orea arrautzaren gorringoa emanen diogu. Prest daude beheko sura eramateko. Egiteko sua behetik behar dute eta, garra goitik, kolorea emateko. Minutu batzuen buruan egosita izanen dira.