Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, beraz, aurten aurreneko aldiz dantzatuko da. Plazan, 19:15erako jarri du hitzordua ElaiA lai dantza taldeak. Taldeko dantzari txikien saioa izanen da lehenik eta ondoren alkate-dantzaren txanda izanen da. Urteak joan urteak etorri, alkate-dantza ElaiA lai dantza taldearen "erantzunkizuna" bihurtu zen. Baina dantza taldeak urtero arazoak izan zituen gazteak dantzan inplikatzeko. Dantzak garai batean zuen "arrakasta" bueltatzeko Elai Alai taldekoek zerbait egin beharra zegoela argi zuten. Haien kezka herriko taldeei jakinarazi zieten eta erantzun bikaina jaso dute. Hala, igandean Elai Alaiko dantzariez gain, alkate-dantza dantzatuko dute elkarte bakoitzeko bikote banak: Gure Nahia 3. adinekoen elkartea, Lakuntzako abesbatza, buruhandien konpartsa, Biltoki, Eskola, Ikastola, Dantzarien Guraso Elkartea, Lakuntzako Pertza Elkartea, Lagun Artea futbol taldea, Haizea Elkartea eta Kintoak.Denek dantza egiten ez zekitenez, ikastaroa antolatu zuten Elai Alaikoek. Hala Eguberrietako oporretatik asteartera bitartean entseguak egin dituzte, 21:00etan. Igandean plazan erakutsiko dute ikasitakoa. Bestalde, Elai Alairen asmoa ere bada dantzaren nondik norakoak azaltzen duen idatzi bat banatzea.