Lakuntzarrak igoera postutan

Guaixe 2008ko urtarrilaren 29a

Garaipen argia lortu zuten lakuntzarrek joan zen igandean, etxean. 7. minuturako erabakia zegoen partida. Oraindik ere eserlekuak betetzen ari zirenean, Jon eta Migelen golek 2-0koa jarri zuten markagailuan. Sakandarrak nagusi izan ziren norgehiagoka osoan eta gol gehiago sartzeko aukerak ere izan zituzten. Gazte Berria taldeak 9 jokalarirekin amaitu zuen partida, baina hori ez zen esanguratsua izan, ordurako norgehiagoka galdua zuten eta.Lagunak-en ondoren, 2. postuan daude lakuntzarrak, San Cristobalekin 35 puntura berdinduta. Datorren jardunaldian berdinketa apurtzeko aukera ona izanen dute azken aurrena den Urroztarrak taldearen aurka.