Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 6tik martxoaren 20ra arte astero izanen dute hitzordua jokalariek, mus eta partxiseko bikoteek ostegunetan, 20:00etan eta briska aukeratu dutenek, asteazkenetan, 20:00etan. Parte-hartzeaAntolatzaileak pozik daude izen emate kopuruarekin: Mus txapelketan 6 bikotek hartuko dute parte. Briskan arituko direnak, berriz, 13 bikote dira. Azkenik, 8 bikote animatu dira partxis txapelketan parte hartzera. Beraz, denera 54 kide dira jubilatuen txapelketak bilduko dituenak. SariakAurten banatuko diren sariak ez dira nolanahikoak. Modalitate bakoitzeko hiru bikote onenek jasoko dute saria, 1.ak afaria Tximonenan, 2.ak gazta eta ardo botila eta 3.ak bi txanpan botila.