Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiraleko bilkuran EAE-ANVko sei zinegotziak eta EAko batek parte hartu zuten eta ekintzaileek aurkeztutako mozioa aztertu eta onartu zuten. 24ko manifestazioa erabakitzearekin batera, Lakuntzako Udalak "oso larritzat" jo zuen "espainiar estatuak EAE-ANV indar politikoaren suspentsioa erabakitzea". Aldi berean, udalak "EAE-ANV udal taldeko kideei eta erabaki honetatik eratorri daitezkeen ondorioei aurre egiteko konpromiso irmoa" hartu zuen. NeurriakLakuntzako Udalak EAE-ANVren udal taldearen eskubideak "bere osotasunean bermatuak" izan daitezen honako neurriak onartu zituen: ekintzaileen udal taldearen eta zinegotzien eskubide guztiak bermatuak izanen dira; EAE-ANV udal taldearen izena eta izaera errespetatuko da eta, horrekin batera, udal talde eta zinegotzi ekintzaileek udal jardueran era normalizatu batetan parte hartzeko aukera guztiak izango dutela bermatuko da. Horiekin batera beste neurri batzuk ere onartu zituen Lakuntzako Udalak: EAE-ANVko hautetsiek udalaren ordezkari gisa bestelako erakundeetan dituzten ardura keta karguak gorde eta era normalizatu batean bete ahal izanen dituztela bermatuko du Lakuntzako Udalak; hautetsi ekintzaileek haien lana garatzeko dituzten udal tresna eta baliabide zein diru ekarpen guztiak bermatuko ditu udala keta, azkenik, udalak bere babes eta laguntza eskainiko die EAE-ANVko hautetsiei eta udal taldeari baldin eta eskubideak urratzen bazaizkie.