Norgehiagoka berdindua

Guaixe 2008ko otsailaren 11

Norgehiagoka garrantzitsua izan zuten lakuntzarrek asteburuan, 2 puntu gehiagorekin, Lakuntzakoak baino bi postu aurrerago zeudenen aurka aritu behar ziren eta. Partiduan agerian geratu zen bi taldeen arteko parekotasuna. Bi taldeetan ere, defentsek izan zuten lan handiena. Azkenean, 0-0ekoarekin amaitu zen norgehiagoka.Lortutako puntuari esker, Lakuntzakoek postu bat egin dute gora: 37 punturekin, 3. postuan daude orain, Lagunak liderrarengandik 8 puntura. Asteburu honetan, 28 punturekin 9. postuan dagoen Amigo taldea hartuko dute etxean.