Azken minutuan irabazi zuten lakuntzarrek

Guaixe 2008ko otsailaren 18a

Lakuntzarren borroka eta ilusioak fruituak izan ditu asteburu honetan. Jardunaldia ez zen ongi hasi etxekoendako: partidua hasi eta berehala aurkako penaltia markatu zuen arbitroak. Hala ere, ez zuten etsi sakandarrek eta emaitzari buelta eman arte ez ziren geratu. 2. zatian, 78. minutuan etorri zen etxekoen lehenengo gola, Medinaren eskutik. Norgehiagoka berdinketan amaituko zela zirudienean, 89. minutuan, Higuerok garaipenaren gola sartu zuen.Lakuntzako taldea promozio postuetan dago: 40 punturekin, 3. postuan dago, Lagunak liderrarengandik 8 puntura. Datorren jardunaldian 3 puntu gutxiagorekin 5. lekuan dagoen Garesen aurka neurtuko ditu indarrak.