Alderdien jardueren eteteak salatuko du igandeko manifestazioa

Guaixe 2008ko otsailaren 22a

Lakuntzako Udalak manifestazioa deitzea erabaki zuen bilkura berean "oso larritzat" jo zuen "espainiar estatuak EAE-ANV indar politikoaren suspentsioa erabakitzea". eta "independentzia helburu duen herri sektore zabala kriminalizatzea" helburu zuela adierazi zuen. Aldi berean, "herritarren borondatearen aurka egiten duten lege edo erabakiei inolako zilegitasunik aitortzen" nabarmendu zuen udalak. Aldi berean, Lakuntzako Udalak "proiektu politiko guztien bideragarritasuna aldarrikatu" zuen, "independentzia barne". Lakuntzako Udalarendako "gatazkari konponbidea emateko bidea, euskal herritar guztiak proiektu guztien artean erabakitzeko eskubidea errespetatuko duen marko demokratiko bat eraikitzea" da. Bestalde, Lakuntzako Udalak "EAE-ANV udal taldeko kideei eta erabaki honetatik eratorri daitezkeen ondorioei aurre egiteko konpromiso irmoa" hartu zuen.