Alderdien jardueren etetea salatu dute udalak eta herritarrek

Guaixe 2008ko otsailaren 25a

Proiektu guztiei aukera demokratikoa zioen pankarta udaleko EAE-ANVko 6 zinegotziek eraman zuten. Haietako bi izan ziren manifestazioaren bukaeran 2 alderdien jardunaren etetearen aurrean udalak hartutako erabakien berri eman zutenak. Ondoren alkateak hitza hartu eta bildutakoei eskerrak eman eta gero "segitzeko asmoa" adierazi zuen eta horretarako "herritarren laguntza" eskatu zuen. Alkatearen ondoren, lakuntzar batek hitza hartu zuen eta hauteskunde kanpaina dela eta bildutakoei eskatu zien haien buzoietan ohar bat jartzeko: "hauteskunde publizitaterik ez. Ez dut nori boza eman".