Lakuntzarrek puntu bat lortu zuten 5.en aurka

Guaixe 2008ko otsailaren 25a

23. jardunaldia: Gares 0 - Lagun Artea 0 Erritmo biziko partidua jokatu zuten atzo Garesen bi taldeek. Agerian geratu zen biak ere sailkapen nagusiko goiko postuetan daudela. Norgehiagokaren hasieran erasokorragoak izan ziren etxekoak, baina ezer gutxi egin ahal izan zuten Lagun Arteako defentsaren aurrean. Bigarren zatian bi gol sartu zituzten lakuntzarrek, baina biak ere, baliogabetu egin zituen arbitroak, sakandarren kexei jaramonik egin gabe.41 punturekin, igoera postuetan jarraitzen du Lagun Arteak, 3. postuan, Lagunak liderrarengandik 10 puntura. Hala ere, gero eta gertuago ditu atzekoak, puntu bakarrera 4.a, Cantolagua, eta 4 puntura 5.a, Gares. Alde txiki horrekin ez du erraza izanen 3. postuari eustea, datorren asteburuan liderra hartuko baitu etxean.