Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Interesatuek haien curriculumak udaletxean aurkezteko astelehen eguerdira arteko epea dute. Udalak lanaldi erdiko kontratua eskaintzen du, berehala lanean hasteko. Soldata liburutegi laguntzaile bati dagokiona izanen da. Liburuzaina garila eta agorrilean oporrak izanen ditu, bestela, astegunetan 16:30etik 20:30era lan egin beharko du. Hautaketa egiterakoan Lakuntzako Udalak kontuan izanen du euskararen ezagutza, ikasketak, prestakuntza, esperientzia eta beste. Lakuntzako Udalak heldu den asteartean hautagaien artean egokiena aukeratuko du. Haren egitekoak izanen dira: liburutegiaren erabilera datuak biltzea, Nafarroako liburutegi sarearen zerbitzuarekin harremanak mantentzea, liburuak eta gainontzekoak katalogatzea eta hura egunean mantentzea, liburutegiko funtzionamendu ona mantentzea eta liburutegiko materiala ezagutzea.