Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo Angel Andrés Pascualek jaitsiko du aingerua Aralartik, eta 11:45ak inguruan lehen harrera egingo zaio Lakuntzako elizaren atarian, Anastasio Lazkoz apaiza buru dela. San Migelek herriko soroak, etxeak, lantegi eta txokoak bedeinkatu ondoren elizako bidea hartuko dute guztiek, 12:00etarako elizkizunetarako. Bertan aingerua gurtzeko aukera izanen da. Elizkizunen ondoren San Migel gaixoen etxeetara eramanen du Anastasio Lazkoz apaizak, haiek ere aingerua gurtzeko aukera izan dezaten. Ohikoa denez aingeruak Xarrajero etxean bazkalduko du eta arratsaldean fededunak atzera ere elizaren aurrean bilduko dira, aingerua despeditzera.