Liderrak alde izan zuen zortea, lakuntzarren zoritxarrerako

Guaixe 2008ko martxoaren 3a

Lakuntzarrek ez zuten galtzea merezi izan azken jardunaldian. Barañaingo taldea berdinketaren bila etorri zen Sakanara eta ondorioz, Zelai Berrin bildu zirenek ez zuten futbol onarekin gozatzerik eduki. Lakuntzakoak ez ziren gaizki aritu, baina zortea ez zuten lagun izan eta bi gol sartu zituzten bere atean. Hori gutxi ez eta, sartutako gol bat baliogabetu zieten jokoz kanpo egoteagatik. Beraz, gol aukera bakarra eduki zuen Lagunak taldeak 1-3 irabazi zuen. Liderraren zortea omen.Lagun Artea 4. postuan dago orain, 41 punturekin, 3.ak dituen berdinekin. Igoera postua galdu dute beraz. 13 puntura dute Lagunak liderra. Datorren asteburuan, 34 punturekin 9. postuan dagoen Amaya taldearen aurka lehiatuko da.