Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Partidu gogorra izan zuten Lakuntzakoek asteburuan. Lehen minutuan aurreratu zen Lagun Artea, Jonathanen golari esker, baina laster okertu ziren gauzak, epaileak, bi txartel horirekin, Bengoetxea kanporatu baitzuen 1. zatiaren erdialdean. Hala ere, lakuntzarrek abantailari eutsi zioten. Lan ona egin zuten defentsan eta ez zioten eraso egiteari utzi. Norgehiagoka amaitzear zela sartu zuen Ervitik Lakuntzakoen bigarren gola.Igoera postuetara igo da, berriz ere, Lagun Artea. 3. postuan dago, 44 punturekin, sailkapen nagusian aurretik duen Cantolagua eta atzetik duen San Cristobalen puntu berekin. 12. postuan dagoen Subizaren aurka neurtuko ditu indarrak datorren asteburuan.