Igoera postuetara itzuli da Lagun Artea

Guaixe 2008ko martxoaren 31

Neurketa polita ikusteko aukera izan zuten Leitzan bildu zirenek. Parez pare ibili ziren lakuntzar eta leitzarrak. Partiduaren lehen zatian, nagusi izan zen Lagun Artea, baina Leitzakoek ez zituzten alferrik galdu izandako aukerak eta 2-0 aurreratu ziren. Atsedenaldira joan aurretik, aldea txikitu zuen Xabierrek. Bigarren zatian, hobeki aritu ziren etxekoak, baina Lakuntzakoak izan ziren aurkako atea zulatu zuten bakarrak. Azkenean, 2-2, puntu bana bakoitzarendako.Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, Lagunak liderra, 58 punturekin, 3. mailan dago dagoeneko, baina hortik behera, estu-estu dago markagailua. 4. eta 5. postuan daude San Jorge eta Lagun Artea, 46 puntura berdinduta, igoera postuetatik puntu bakarrera. Asteburu honetan, 32 punturekin, 13. postuan dagoen Avance Ezkabarte hartuko du etxean Lagun Arteak. Ezin du aukera hau galdu.