Azken unera arte jarraitu beharko dute borrokan

Guaixe 2008ko apirilaren 7a

Ez zen posible izan. Partidu ona jokatu zuten lakuntzarrek etxean. Gogotsu, lanerako prest eta ilusioarekin atera ziren zelaira. Baina ez ziren gol bakar bat sartzeko gai izan. Bisitariek ere ongi jokatu zuten eta, sakandarren kasuan ez bezala, joko onak fruitua izan zuen: 0-1ekoa sartu zuten, 70. minutuan, partiduko gol bakarra.Ligaxka amaitzeko bi jardunaldi falta direnean, Lagunak taldeak jarraitzen du lider postuan, 58 punturekin. Lagun Artea 6. postuan dago, 46 punturekin. Asteburu honetan, Iruña taldearekin neurtuko ditu indarrak, etxetik kanpo. Azken minutura arte borrokatu beharko du igoera ligaxkara pasatu ahal izateko.