Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Liga amaitzeko jardunaldi bat baino geratzen ez denean, hirugarren mailara igotzeko lehian sartu da, berriz ere, Lagun Artea.Partidua hasi berri zela, 3. minutuan sartu zuen Unaik lakuntzarren lehen gola, 0-1ekoa. Golpe latza izan zen Iruñearendako eta, ez zuen hau gainditu lehen zati osoan. Baina, hori gutxi ez eta, bigarren zatia hastearekin batera, 50. minutuan, 2. gola sartu zuen Unaik, 0-2koa. Bigarren golak ere min handia egin zien etxekoei. Lakuntzarrek, ordea, ez zuten nahiko, eta hurrengo 10 minututan beste 3 gol sartu zituzten Unai, Bengoetxea eta Rubenek, 0-5ekora arte. Iruñeak, lur jota, nahiko egin zuen ohorezko gola sartzearekin. Azkenean, 1-7 amaitu zen norgehiagoka. Txalotzekoa Lagun Artearen lana, bereziki Unairena.Lagun Artea 5. postuan dago, 49 punturekin. 61 punturekin, Lagunak taldea da liderra, eta ziurtatua du igoera. Baina 2. postutik 5.era estua da lehia, 51 puntutik 48ra, 3 punturen aldea baitago San Cristobal, Gares, San Jorge, Lagun Artea eta Cantolaguaren artean. 5 talde, igoera ligaxkan sartzeko bi postuen borrokan.Datorren asten erabakiko da Lakuntzako taldearen etorkizuna. Beraz, hil edo bizikoa izanen da etxean, puntu bat gutxiagorekin, 6. postuan dagoen Cantolaguaren aurka izanen duen lehia.