Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lizarrako Sagarte, servicios artisticos y restauracion enpresako langileak dira han ari direnak. Haien egitekoa Lakuntzako pikota zaharberritzea izanen da. Hau da, harria garbitu eta porlana dagoen tokietan, berriro ere, harlauzak jarriko dira. Langileek, pikota ondoan dagoen Santa Rita iturria ere garbituko dute. Jose Ramon Garin alkateak esan digunez, lanak 10 egunen buruan despedituta egonen dira. Pikotaren zaharberritze lanek 10.000 euroko aurrekontua dute. Hura erdibana estaliko dute Lakuntzako Udalak eta Kultura eta Turismo Departamentuak. Lan gehiagoEstafeta, eliz ingurua, Maddalen, Mañueta eta Arte-kaleko sareak eta zola berritzeko lanak eginen dira aurten. Lanak Arian enpresak eginen ditu milioi erdi euroren truke. Lanak planifikatzeko heldu den astean bilera eginen dute Lakuntzako Udalak eta enpresak. Alkateak azaldu digunez, besteak beste "agorrilean festak direla kontuan hartu behar da".