Igoera fasearen atean geratu da Lagun Artea

Guaixe 2008ko apirilaren 21a

Ligako azken norgehiagokan, zaleen babesa izan zuten lakuntzarrek. Penalti bati esker aurreratu ziren etxekoak, 37. minutuan. Baina, atsedenalditik bueltan, beste penalti batekin, Cantolaguarena izan zen aukera eta ez zuten hutsik egin. Baina, lakuntzarrak, azken minutura arte lehiatzeko prest, berriz ere aurreratu egin ziren, Medinaren golarekin. 83. minutuan, partidua erabakita geratu zen Unairen golarekin, 3-1ekoarekin. Lakuntzakoek lana behar bezala egin bazuten ere, igoera ligaska jokoan zuten beste bi taldeek ere, San Cristobal eta Garesek, irabazi egin zuten. Ondorioz, lehendik ere aurretik zeudenez, bi talde horiendako izan dira 2. eta 3. postuak: 2. postuan geratu da San Cristobal, 54 punturekin; 3.a Gares, 53rekin. 4. postuan, igoera ligaskatik puntu batera geratu da Lagun Artea, 52 punturekin.Talde horien guztien aurretik, lehen postuan amaitu du liga Lagunak taldeak, 64 punturekin. Puntuen aldeak ematen zien abantailagatik, inoren beldurrik gabe, duela bi jardunaldi ziurtatu zuen igoera Barañaingo taldeak.