Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Arteak Amigo talderen kontra neurtu beharko du. Igande honetan Iruñerrian eta hurrengoan Lakuntzan. Iruñeko taldeak ligan 7. postuan bukatu du, lakuntzarrek baino 5 puntu gutxiagorekin. Baina denboraldi hasieran 1-6 irabazi zuten Lakuntzan, eta haien etxean Lagun Arteak bina berdintzea lortu zuen. Lehia parekatua espero da, beraz. Kanporaketan aurrera egiten duen taldeak kopako final zortzirenetan Falcesino taldea izanen du zain. Falcesko taldeak preferente mailako bigarren multzoan azken laugarren bukatu zuen sailkatuta.