Hasiera txarra eman dio Lagun Arteak Kopari

Guaixe 2008ko apirilaren 28a

Igoera ligaskatik kanpo geratu ondoren, preferente mailako Nafarroako Kopa du orain jokoan Lagun Arteak.Ez zion hasiera ona eman txapelketa berriari. Erasokor eta indartsu zelairatu ziren arerioak eta 3 goleko aldea lortu zuten 1. zatian. Atsedenalditik bueltan, zentratuago atera ziren Lakuntzakoak. Bide horretatik, 3-1ekoa sartu zuen Beteluk. Baina, berriz ere, Amigó nagusitu zen zelaian, Lagun Arteari aurrera egiteko aukerarik utzi gabe.Asteburu honetan jokatuko dute itzuliko partidua, Lakuntzan. Duten guztia eman beharko du Lagun Arteak, 4 goleko aldeari buelta eman eta final zortzirenetara pasatzeko.