Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibilbidean eskusoinu fanfarrea eta Luis Fuentes ikastetxe publikoko erraldoien laguntza izan zuten. Kalejirak geldiuneak izan zituen eta haietan dantzariek dakitena erakutsi zieten guraso eta herritarrei. Horren guztiaren ondoren, merezitako bazkaria etorri zen. Elai Alai dantza taldekoak Lakuntzako Pertza elkartean bildu ziren mahaiaren inguruan. Eguna despeditzeko, arratsaldean, haurrendako jolasak izan ziren. Hori bai, Elai Alai dantza taldeak bere eguna baliatu zuen taldekide bat, Garazi Otxagabia, omentzeko. Dantzari eta soinujolea, auto istripu baten ondorioez sendatzen ari da egun.