Amaitu da denboraldia Lagun Artearendako

Guaixe 2008ko maiatzaren 5a

Lakuntzako taldea Nafarroako Kopatik kanpo geratu da, Amigoren aurka 2-3 galdu ondoren. Jakin bazekiten ez zutela lan erraza, arerioek ia erabakita utzi baitzuten kanporaketa joaneko partiduan, 5-1ekoarekin.Lakuntzarrak emaitza horri buelta emateko prest atera ziren Zelai Berrira joan zen asteburuan, baina ez zen posible izan. Defentsan eta erasoan egindako lan onari esker, berriz ere, Amigo izan zen nagusi.Liga eta Nafarroako Kopa despedituta, amaitu da denboraldia Lagun Artearendako. Gogotik egin dute lan lakuntzarrek eta azken unera arte, igoera ligaxkan sartzeko lehian jarraitu du. Datorren denboraldira arte, merezitako atsedena dute orain.