Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igande eguerdian, corpus eguneko prozesioa pasatu eta gero, jende ugari bildu zen Lakuntzako plazan zaharberritutako monumentuaren mustutzerako. Lehenik udaleko zinegotzi batek pikotaren gorenean ikurrina jarri zuen. Ondoren, pikotaren ondoan haren berri ematen duen plaka agertu zuten. Lakuntzar asko bildu ziren zer zioen irakurtzera. Zaharberritzearen mustutzea auzatearekin osatu zen. HarriaMonumentuaren historiaren berri ematen duen plakaren euskarria Angel Mendieta lakuntzarrak egin du. Beriain mendiaren profila irudikatzen da goiko zatian, gero handik lauburu bat ageri da. Haien azpian pikotari buruzko informazioa irakur daiteke. Udalak eskatuta egin zuen Angelek harrizko euskarria. Eraikuntzan aritzen da, eta hargintza zaletasuna du lakuntzarrak. Harri hori lantzeaz gain, pikotaren oinarrian falta ziren hiruzpalau harri ere berak prestatu zituen eta zegoen porlana ordezkatzen dute orain. Lakuntzan ezaguna da Angelen zaletasuna, futbol zelaian ere kirolari baten omenezko oroigarria baitago.