Lakuntza oihalean

Guaixe 2008ko maiatzaren 26a

Txikien mailan 9 hauek izan ziren parte hartu zutenak, aitarekin batera margotzera etorri zen mutikoa ez beste, gainontzekoak lakuntzarrak. Azken hauek plazako kioskoan aritu ziren margotzen, zer gerta ere, euritik babesteko. Adela Sanchez pintura irakaslearen aholkua jaso zuten uneoro haien lanak garatzeko. SarituakBehin arratsaldeko seiak iritsi eta gero epaimahaiaren lana hasi zen. Adela Sanchezek, Miren Ustarrozek eta Helena Santanok erabaki zuten helduen mailako lehen saria (700 euro) Logroñoko Jose Ignacio Amiliari ematea. Bigarren saria (400 euro) Aberingo Mª Ines Urrarendako izan zen. Jokin Alegriak jaso zuen herritarren mailako saria (150 euro). Txikien mailan, azkenik, pintura maletina Ane Bañaskorendako izan zen.