Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bizkaiko Eidabe taldeak ekoiztu du Kanpanolue lana, PAI Teatro Animacion taldearen jatorrizko ideia aintzat hartuz. Hain zuzen ere, Kanpanolue lanak 60. hamarkadako doinuak eta erritmoak gogora ekarriko ditu. Musika, dantza eta antzerkia tartekatzen dituen emanaldiak, garai batean ospetsuak ziren erritmo, ohitura eta musika dantzagarriak berreskuratzeaz gain, dantzarako zaletasuna eta herriko plazetan egiten diren erromerietan garai hartako giroa berreskuratzeko asmoa dauka. Adin guztiendako ikuskizuna da, emanaldi dibertigarria, 60. hamarkadako guateke baten girotzearekin. Ikuskizun alaia, ausarta, freskua eta dibertigarria da. Guatekea eta Kanponu zaleak Lakuntzako plazan Agerraldiko protagonista nagusia bere herrira kontzertu bat eskaintzeko asmoarekin itzultzen den Kanpanolue deituriko orkestra ospetsua da. 60. hamarkadako musika talde honek urteetan zehar munduko herrialde ezberdinetan emandako ekitaldietan ospea eskuratu du eta jarraitzaile edo ‘Kanpanolu zale’ ugari egin dituzte. Oraingo saioarekin ospea handitu eta, bide batez, errekor bat lortu nahi dute: milioika zale egin ondoren 25 milioi ‘Kanpanolu zale’ kopurura heltzeko ahalegina.Partaide bakoitzak martxosoa dela erakutsi beharko du, eta jokorako zein dantzarako trebetasuna frogatu ondoren, pegatina bat irabaziko du. Horrela, munduan gero eta ‘Kanpanolu zale’ gehiago daudela frogatuko dute eta errekorra lortzeko asmoa gauzatu egingo dute. Hori guztia lortuko al dute igandean Lakuntzan?