Pintxo guztiak, primerakoak

Guaixe 2008ko ekainaren 5a

Arregi tabernak "itxeko odolkiye" eta "itxeko txistorra goxue" eskaini zituen. Lagun Artea tabernan, aldiz, "tartaletak makailu eran" eta "patata errea, galeper-arraultzarekin" egindako pistoz betea izan ziren prestatu zituztenak. Sorginak tabernak ondoko pintxoak egin zituen: Porru txerri, "itxeko odolkiye" barazki kremarekin, eta kuiatxo tortila azenario mermeladarekin. Bukatzeko, Tximonena tabernako eskaintza hurrengoa zen: makailua perretxiko saltsarekin, eta txahal masaila babazko aparrarekin. Bietatik onenaJendea gogoz atera zen pintxoak dastatu eta balorazioa ematera. Eguraldi txarrari jaramonik egin gabe, pintxoen aitzakiarekin giro polita izan zen asteburuan. Tabernariak ere pozik zeuden herriko kultur batzordeak, herriko elkarte eta taldeekin batera antolatutako ekimenarekin. Pintxoak dastatu zituztenek balorazio txartelak bete zituzten, eta, azkenean, pintxo onena aukeratu beharrean, taberna bakoitzeko pintxo onena aukeratu zen, antolatzaileen esanetan "pintxo guztiak bikainak zirelako". Horrela, lakuntzarrek Arregi tabernako pintxo onena "itxeko odolkiye" izan zela erabaki zuten, Lagun Arteako onena tartaletak makailu eran, eta Tximonenako onena, oso alde gutxiarekin, txahal masaila babazko aparrarekin.