Biltokik bere eguna ospatuko du bihar

Guaixe 2008ko ekainaren 13a

Azpiegitura egitasmo horren berri jaso ondoren, 13:30ean paella lehiaketa abiatuko da. Saria emateaz gain, guztiak dastatzeko aukera izanen da, bazkariko menuaren barruan izanen baitira paellak. 18:00etan, batukada lagun, Biltokiko kideak poteoan ibiliko dira herrian barna. 20:00etan etena eginen dute, AHT gelditu lelopean kontzentrazioa egiteko. 21:30ean, atzera, mahaiaren inguruan bilduko dira. Festa Vortex eta talde sorpresa baten kontzertuarekin despedituko da.