Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko 3 urteetan ez bezala, aurten Euskal Herriko mendi lasterketen kopatik kanpo zegoen Zabalarte klubak antolatutako Lakuntza-Aralar mendi lasterketa. Hala ere, bost urteko historiarekin, probak tokia egin du atleten egutegian eta 255 korrikalarik eman zuten izena. Horiek eta haiekin gozatzera atera ziren ikusleek jai giroa jarri zuten Lakuntzako plazan. Iñaki Otxoa de Olzaren aldeko minutuko isiluneak eman zion hasiera lasterketari. Hilberri den Iruñeko mendizaleak behin baino gehiagotan parte hartu izan du Lakuntzako lasterketan. Lasterkariek 28,5 kilometroko eta 2.308 metroko desnibeleko ibilbidea zuten egiteko, Lakuntzatik Hirumugarrietara eta buelta. Azken hilabeteko euriak lokatzez zipriztindu zituen ibilbideko zenbait zati, "Guardetxetik gora, batez ere" zioten lasterkariek "baina jaitsiera, arriskutsuena, nahiko ongi zegoen". Unako putzutik gora, berriz, harri solteak eta malkorrak gainditu behar izan zituzten korrikalariek. Erorikoren bat izan zen, baina ezer larririk ez. Gipuzkoarrak nagusiAurreko urteetako irabazle Ionut Zincaren faltan, Aritz Kortabarria gipuzkoarra zen faboritoetako bat, lasterketa ongi ezagutzen baitzuen (iaz hirugarrena izan zen). Ez zuen hutsik egin. Maldan gora parez pare izan zituenak atzean utzi zituen maldan behera. 2:11,37 behar izan zuen Arrasateko gazteak. Juanjo Igarzabal zumarragatarra izan zen bigarrena eta Unai Santamaria hernaniarra hirugarrena. Oihana Kortazar izan zen emakumetan azkarrena, 2:42,54ko denborarekin. Lehenengoek 350 € jaso zituzten, 120 € bigarrenek eta 80 € hirugarrenek. 4., 5. eta 6.ak ere ez ziren esku hutsik geratu: kirol jantziak jaso zituzten. Azkenik, lehen lakuntzarrak eta lehen sakandarrak ere garaikur ederra jaso zuten. Nourdine Jdi Babarendako izan zen lehen herritarraren saria eta Fermin Gabirondo olaztiarrarendako lehen sakandarrarena. Sailkapena1. Aritz Kortabarria 2:11:3716. Fermin Gabirondo 2:30:25. Lehen sakandarra27. Aitor Begiristain 2:35:2544. Patxi Cano 2:40:4055. Juan Luis Maiza 2:42:51. A mailako 8. beteranoa57. Oihana Kortazar 2:47:54. 1. emakumea71. Santi Agirre 2:48:40. B mailako 4. beteranoa73. Mikel Goikoetxea 2:48:51. A mailako 9. beteranoa87. Juan Carlos Villalobos 2:51:06102. Juan Manuel Galartza 2:55:31. B mailako 8. beteranoa115. Fernando Igoa 2:59:27173. Tomas Mauleon 3:17:12. D mailako 1. beteranoa181. Nourdine Jdi Baba 3:20:54. 1. lakuntzarra207. Jon Arregi 3:53:30. A mailako 24. beteranoa208. Pello Goikoetxea 3:57:21. C mailako 10. beteranoa