Irakur zaletasuna sustatzeagatik ohorezko aipamena Lakuntzako eskolari

Guaixe 2008ko ekainaren 24a

20 ikastetxek aurkeztu zituzten irakur zaletasunari buruzko esperientziak lehiaketara. Luis Fuentes eskola publikoak Irakurtzeko gustua sustatzen izeneko egitasmoa aurkeztu zuen. Ikastetxeko irakasle Ane Miren Iruretagoienak adierazi digunez, "irakur zaletasunaren inguruan egiten duguna azaldu dugu. Ez dugu ezer berezirik egiten". Argitu digunez, "irakurketa hartzen duten gauza txiki asko egiten ditugu".EgindakoaZehazteko eskatuta Ane Mirenek azaldu digu, besteak beste, egiten dutela: aldizkaria editatu; gurasoak gonbidatu eta haien aurrean irakurraldiak egin "gurasoak inplikatzeko"; ikasle helduenak txikien aurrean ipuin kontalari gisa aritu; maleta bidaiaria (eskolako liburutegiko hainbat material motxila batean sartu eta ikasleek 15 egunerako etxera eramaten dute. Gela bakoitzeko maleta bat dute); liburua irakurri eta komentarioak egin; liburutegiaren kudeaketan ikasleak inplikatu edota liburutegiko mahaian gai, egile edo ilustratzaile bati buruzko lanak aurkeztu eta ikasleei haien inguruko lan bat eskatzea. Ane Mirenek esan digunez, eskolako liburutegian 4.000 erreferentzia dituzte. "Erosketak egiten ditugu eta eguneratuta dago". Gainera, guztia informatizatua dute eta ikasleek beraiek kudeatzen dituzte maileguak, baita eskolaz ordutik kanpo, asteazken eta ostiraletan. Dituzten liburuei ohorezko aipamenarekin jasotakoak gehituko zaizkie.