Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten 3 eta 10 urte bitarteko 45 haurrek eman dute izena udako ludotekan, eta guztiak gobernatzeko hiru monitore daude lanean: Eulatz Flores, Olaia Martiarena eta Mariñe Larrañaga. Ekainaren 30etik abuztuaren 1era arte goizeko 10:00etatik 13:00etara makina bat aktibitatetan murgiltzeko aukera dute haurrek: parkean jolastu, paseoak eman, jolas ezberdinetan aritu... Gainera, aurten Lakuntzako etxeen izenak kartulinetan jarri eta herrian barna paseotxoan arituz, etxeko izenak ikasi eta zeintzuk diren ikusteko parada izanen dute. Haurrak bikain baina gurasoak ere kontentu izanen dira, lan kontuak eta beste direla medio ordutxo batzuez etxeko txikienak okupatuta baitaude.