Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzan egoitza du Mendilur elkarteak eta herri hori aukeratu dute elkartearen aurkezpen festa egiteko. Sakandarren artean ezagutzera eman eta, aldi berean, baliabideak lortzea da biharko festaren helburua. Horretarako egun osoa hartzen duen egitaraua prestatu du elkarteak. Alejandro Ibarraren ideia izan zen elkartea sortzearena. Lakuntzarrak eskarmentu zabala du animaliak trebatzen eta, jakin bazekien, arazoak dituzten pertsonei animaliek laguntza eskaintzen dietela. Alejandrok txakurrendako obedientzia ikastaroak ematen ditu eta haietara animaliak eraman zituzten nagusi batzuk batu zaizkio elkartera: Aiala Razkin, Uxua Azpiroz, Agustin Zubeldia eta Edor Zubeldia lakuntzarrak eta Edurne Albarrazin etxarriarra. Guztiek ere ziurtatu dute pertsonen eta animalien arteko loturaren bidez hainbat gauza landu daitezkeela. Egitaraua11:30etik 13:30era Herriko txakur arraza erakusketa. Boiero suitzarren gurdi tira erakustaldia. Espainako Boiero suitzarren taldearen eskutik.17:00etan Agility frogak ikuslegoaren txakurren parte-hartzearekin.18:00etan Txakurren Oinarrizko heziketa erakustaldia.18:30ean Artzain txakur erakustaldia: - Antzarrekin gazte gor baten partaidetzarekin - Ardiekin Angelen partaidetzarekin (minbizi ebakuntza egin diotena) - Behiekin20:00etan Idi probak Arrasateko Aterki taldearen eskutik eta Herri kirolakLakuntzar batek Mendilur elkartekoendako espresuki margotutako koadroa zozketatuko dute.