Mendilur elkartearen aurkezpen txartel ezin hobea

Guaixe 2008ko uztailaren 22a

Festaren balorazioa egiterakoan Alejandrok aitortu zigun "espero baino jende gutxiago" izan zela ospakizunean, "Urbasako igoera eta beste hitzordu batzuk zeudelako". Hala ere, "pozik" agertu zen emaitzarekin. Programa bete egin zen eta, esaterako, zenbait pertsona haien txakurrekin agility proban parte hartzera animatu ziren. EzagutaraziAnimaliekin egokitutako terapien bidez gizakien osasuna eta ongizatea bultzatzea du helburu elkarteak. Horretarako animaliek dituzten baloreak baliatzen dituzte, pertsonen sendatzea, trataera edota bizi kalitatea hobetzeko. Larunbatekoa aurkezpen Mendilurren txartela izan zen Lakuntzara hurbildu ziren hainbat familiarendako. Alejandro Ibarra taldekideak esan digunez, arazoak dituzten haurren familiak festara joan eta elkartea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Zenbait Mendilurrekin lotura jarraitzeko asmoa azaldu omen zuten. Bestalde, Mendilurrek eskerrak eman nahi izan zizkien festaren antolaketan laguntza eman zuten guztiei.