Lagun artea hasi da puntuak batzen

Guaixe 2008ko irailaren 15a

Udazken giroan eman zion hasiera denboraldi berriari Lagun Arteak. Eguraldia lagun izan ez arren, etxekoen babesa izan zuten lakuntzarrek joan zen larunbatean, Zelaiberrin. Jokalariak gogotsu atera ziren zelaira, baina, denboraldi hasieran ohi denez, bi taldeei jokaldiak amaitzea kostatzen zitzaien. Partida puntu banaketarekin amaituko zela zirudienean, 91.minutuan sartu zuen garaipenaren gola Arkaitzek, bisitarien defentsa akatsaz baliatuta. Lehen jardunaldi honen ondoren, 5. postuan dago Lakuntzako taldea, 3 punturekin. Gol aldeari esker, Burlades da lehen liderra. Datorren asteburuan 3 punturekin 3. postuan dagoen Amigo taldearen zelaia bisitatuko dute lakuntzarrek.