Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako liburuzainaren lan egutegia lastailaren 6an hasi eta garagarrilaren 30ean despedituko da. Astelehenetik ostiralera, 16:30etik 20:30era, lan eginen du. Lanpostuan interesa dutenek euskara jakin beharko dute, gutxienez batxilergo ikasketak eginak izan beharko dituzte eta adinez nagusi izan beharko dute. Horretaz gain, kudeaketa proposamen txostena aurkeztu beharko dute. Lakuntzako udal liburutegiaz arduratuko den pertsonak honako egitekoak izanen ditu: liburuak eta beste euskarriak katalogatzea eta eguneratzea; erabiltzaileen karnetak egin; liburutegiaren erabilera datuak bildu; Nafarrroako liburtegi sarearekin harremanak mantendu; liurutegiaren funtzionamendu ona mantendu; erabiltzaileei lagundu eta ekintza ezberdinen antolaketan laguntzea. Informazio gehiago nahi duenak Lakuntzako udaletxera jo dezake.