Hamar jokalarirekin ezinean

Guaixe 2008ko irailaren 22a

Lakuntzarrendako ez zen ongi hasi pasa den asteburuko partida. Ordu laurden baino ez zeramaten Amigo taldearen zelaian, etxekoek lehen lakuntzarren atea zulatu zutenean. Ongi hasten ez dena nekez amaitzen da ongi. Horrela, epaileak Xabier kaleratu zuen Lagun Artea 10 jokalarirekin utziaz. Hori guztia gutxi ez, eta 70. minutuan Amigoren aldeko penaltia markatu zuen epaileak. Bide horretatik sartu zuen Amigok 2-0koa. Saiatu ziren lakuntzarrak aurkarien atera iristen, baina ez zuten arriskurik sortu.2. jardunaldiaren ondoren, sailkapen burua da Amigo, 6 punturekin. 1. postuan dago Lagun Artea, 3 punturekin. Datorren asteburuan Lakuntzako taldeak puntu bakarrarekin 14. postuan dagoen Baztan taldea hartuko du etxean.